Gipuzkoako mendiak
 
 
 
 
 
 
 
 

Gastronomia:

> Easo jatetxea:

Dotoreziaz eta estiloz jantziriko inguru paregabe batean kokaturik, Easo jatetxea bere plater karta finagatik nabarmentzen da, gure chef-ak eta haren lantaldeak gure lurraldeko produkturik onenak baliatuz prestaturiko platerak baitira. Zerbitzu arduratsu eta arretatsu batek zainduko ditu uneoro xehetasun guztiak, Easo jatetxeko zure bazkari edo afaria esperientzia zinez atsegingarria izan dadin.

Ardoen karta zabal eta askotarikoaren osagarri, Starwood Vinos del Mundo programa esklusiboa eskaintzen dizugu: hari esker, munduko bazter ezberdinetako ardorik onenetariko batzuk dastatzeko aukera izango duzu, botila oso bat erosi beharrik izan gabe.

Egunero irekia, 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 23:00etara.

 

> Café Saigon:

María Cristina Hotelean dago.

Asiako hego-ekialdeko estilo kolonial garbian dekoraturik, Café Saigonek sukaldaritza zaindu eta landu bat eskaintzen dizu, vietnamdar jatorrikoa, sortaldeko sukaldaritzaren beste barietate batzuekin nahasia.

Egunero irekia, 13:00etatik 16:00etara eta 20:00etatik 24:00etara.


> Plaza jatetxea:

Amara Plaza Hotelean dago, eta sasoiko sukaldaritza tradizionala lantzen duen jatetxe bat da:

  • Eguneko menua:
    Astelehenetik ostiralera, eguerdian: 15 € / pax

  • Jaieguneko menua:
    Ostiral gauean, larunbatean eta igandean: 20 € / pax

  • Karta: 30 € / pax inguru.

    % 7ko BEZa bereiz

 

> La Brasserie Marie Galant jatetxea:

Londres Hotelean dago.

 

> Kukuarri jatetxea:

NH Aranzazu Hotelean dago, eta euskal sukaldaritza tipikoa lantzen duen jatetxe bat da.

Urtebete eta erdi baino gehiago da jadanik, Martin Berasategi NH Aranzazu Hotelaren jatetxe zerbitzuaren buru dela. Michelin-en hiru izar ditu donostiar sukaldari bikainak. Haren gidaritzapean, Iñigo Lavadok sukaldaritza moderno bat lantzen du, zapore eta lehengai onez betea, jatetxe mota honetarako zehatz-mehatz pentsatua. Haren errezetak garbiak, zirikatzaileak eta are desafiatzaileak dira, perfekzio teknikoa ferekatuz betiere.

Lavadok ezin hobeki prestatzen ditu hainbat plater, hala nola barazkitxoak orburu saldaz eta leka elurrez; almendra freskoen krema; txerri iberikoaren lepapea limoizko marmeladaz; gaztaina eta baratxuri freskoen entsalada epela, eta bakailao takoa piper gorri erregosien zukuaz. Azkenburuko gisa, banillazko platano fardeltxoa limoizko izozkiarekin, edo garagardo izozkia laranja zuku murriztuaz.

Egunero sukaldaritza jasoko eguneko menu bikain bat eskaintzen dute, 17 €-an, eta dastatzeko menu bat, plater adierazgarrienekin, 42 €-an. Laneko menuak, koktelak eta oturuntzak... Martin Berasategiren ukitu nahastezina du guztiak. Leihate zabalek eta egur argi eta beix tonuetan oinarrituriko dekorazioak espazio atsegingarri, epel eta argitsu bilakatzen dute jantokia. Ardo aukera zaindu eta eguneratu bat du.

Batezbesteko prezioa: 33 € + BEZa
Aparkalekua, te karta.
Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 13:30etik 15:30era eta 20:30etik 23:00etara. Igandez, 13:30etik 15:30era

 

© Aspagi 2005
Español Euskera English Français