Zarauztik Getaria ikusten dela
 
 
 
 
 
 
 
 
Ingurunea:

Gipuzkoan oso ingurune natural oparoa duzu gozatzeko, edertasun paregabekoa zinez. Hondartza lasaiak, mendi handi eta dotoreak, baso xarmaz beteak, itsaslabarrak, eta arte eta historia ondare ikaragarri bat.

Kostako eskualdeak:

  • Donostialdea:
    Donostia eta haren ingurunea, herri hauek biltzen dituena, besteak beste: Lasarte, Hernani, Astigarraga (sagardotegiengatik ezaguna), Andoain, etab. Zer esan Donostiari buruz: hiri liluragarri bat, bere kale eta hondartzetan barrena ibiltzera gonbidatzen gaituena... baita alde zaharrean bertako pintxo tipikoak dastatzera ere. Gainera, oso kultura eskaintza zabala du urte osoan zehar.
  • Oarsoaldea:
    Errenteria, Lezo, Pasai eta Oiartzun udalerriak biltzen dituen eskualdea. Eskualde horretan dugu Aiako Harria parke naturala, Pasai Donibane arrantza herri ederra, Victor Hugo idazlearen etxea tartean, San Marko Gotorlekua Errenterian... Eta, hori guztia, Jaizkibel mendi izugarriaren babespean.
  • Bidasoa Txingudi:
    Irun eta Hondarribiak osatzen dute Frantziaren mugakide den eskualde hori. Bidasoa ibaiaren ahoak lotzen ditu bi herri horiek, badia zabal-zabal bat eta hondartza izugarriak eratuz. Gainera, bisitatu beharreko alde zahar bat du Hondarribiak.
  • Urola Kosta:
    Orio-Aia, Getaria, Zarautz eta Zumaia herriak biltzen ditu. Kostako herriak, hondartzekikoak denak. Aipagarrienak, Zarauzkoa, haren zabaleragatik, eta Itzurun, Zumaian, itsaslabar baten behealdean. Getaria ezaguna da arrantzale portu tipikoagatik eta Txakolin ospetsuagatik. Orion, berriz, arraunketarekiko grinaz eta estropadez goza dezakegu. Eskualde horretan dago Pagoeta parke naturala, antzinako burdinola gordetzen duena.

Barrualdeko eskualdeak:

  • Urola Garaia eta Urola Erdia:
    Eskualde hauek Urola ibaiaren ibilbidean aurkitzen ditugu. Herri hauek nabarmentzen dira: Legazpi, Mirandaolako burdinola ospetsuarekin; Azpeitia eta Azkoitia, han baitaude Loiolako basilika eta burdinbidearen museoa.
  • Goierri eta Tolosaldea:
    Eskualde horietan aurkitzen ditugu Tolosa, Billabona, Beasain, Ordizia... Tolosan, inauteriaz eta bertako babarrun ospetsuez goza dezakegu; Ordizian, berriz, probintziako azokarik handiena egiten da, Gipuzkoako artisautza produktu tipikoak erosteko parada ezin hobea.

Gipuzkoa osoari buruz informazio gehiago eskuratzeko, jo ezazu orrialde honetan bertan ematen dizkizugun loturetara.

Interes guneak:

www.euskadi.net
www.gipuzkoaturismo.net
www.sansebastianturismo.com
www.oarsoaldea-turismo.net
www.bidasoaturismo.com
www.tolosaldea.net
www.goierri.org

© Aspagi 2005
Español Euskera English Français